Ir al contenido

Nasursa: Navarra de suelo residencial, S.A.
 

 
 

NASURSA

Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.

Hona hemen NASURSAko lan arlo nagusiak: Lurzoruaren arloa, Lurraldea Antolatzeko arloa, Administrazio Publikoentzako Zerbitzuen arloa, eta Nafarroako Lurralde Behatokia kudeatu eta koordinatzea.

LURZORUA

Lurzoruaren eraldaketa eta kudeaketa koordinatzen ditu etxebizitzetarako erabiltzeko.

LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA

Lurraldea planifikatzeko lanabes berriak garatzen ditu.

NLE

2001etik 2005era, eta NASURSAren zuzendaritza teknikoak gidaturik, Nafarroako Lurralde Estrategia idatzi zen (NLE); hots, Europako Lurralde Estrategiak espazioa garatzeko dakartzan oinarriak Nafarroan aplikatzen ditu ekimen aitzindari eta berritzaile horrek. Horrela, NLEren bitartez, Nafarroa era koordinatuan eta orekatuan garatzeko proposamena egitea lortu da, epe luzerako egin ere, huraxe nola gauzatzen den jarraitzeko mekanismoak eta guzti.

LURRALDEA ANTOLATZEKO PLANAK

Nafarroako lurralde antolamendua lurraldea antolatzeko lanabes-sistema batean dago egituratua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatua dagoena, eta hain zuzen ere, Nafarroako Lurralde Estrategian (NLE) dauka bere oinarria, eta bere jarraipena, Nafarroako Lurraldeak Antolatzeko Planetan. NASURSAk 2005ean bere gain hartu zuen aipatu Lurralde Plan horien zuzendaritza teknikoa. Azken finean, lurraldea antolatzeko lanabesak dira, Nafarroako lurralde esparruaren etorkizuna bideratzeko.   

ESKUALDEETAKO BULEGO SAREA

Aholkularitza, laguntza eta argibidea etxebizitza eta hirigintza gaietan. Nasursako Eskualde Sareak, guztira, bost bulego eragile ditu, guztiak ere Pirinioetako eta Baztan-Bidasoako eskualdeetan kokatutakoak.

 

NASURSA

Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A. enpresa 1999an sortu zen, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikitako sozietate publiko gisa eratu zen. NASURSAren helburua da Nafarroako lurraldearen garapen iraunkorra finkatzea, eta erreferentziazko sozietatea izatera iritsi da lurralde eta hirigintza kontuetan.

 

NAFARROAKO LURRALDE BEHATOKIA

Gaian espezializatua dagoen unitate teknikoa da eta Nafarroako lurralde bilakaera aztertu eta kontrolatzen du hainbat erakunderekin lankidetzan, proiektuen eta azterlanen bitartez, betiere Europako Lurralde Estrategian ezarritako adierazleekin bat.

 


 

T 948 22 20 68 - F 948 22 00 13

nasursa@nasursa.es

© NASURSA - Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.- Leire kalea, 20. Behea ezk. - 31002 - Iruña (Nafarroa)

Gobierno de Navarra