Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.k xede du sailkapen, kategoria, azpikategoria eta erabilera orotako lurzorua sustatu eta eraldatzea; lurraldea eta hirigintza antolatzeko lanabesak prestatzea eta, azkenik, Administrazio Publikoekin eta entitate pribatuekin elkarlanean eta lankidetzan aritzea, hirigintzan, ingurumenean, etxebizitzan eta lurraldearen garapen iraunkorrean. Bereziki:
Nafarroako Administrazioak eta hari lotuta dauden izaera orotako entitateek egindako mandatuak betetzea, lurzorua erosi, antolatu eta kudeatzeko jarduketei dagokienez, betiere arlootan beren politikak eta lanabesak garatzeko: Lurraldearen Antolamenduan, Hirigintzan, Etxebizitzan, Ingurumenean eta Lurraldearen garapen iraunkorrean.
Izaera publikoko edo pribatuko lurzorua edo hirigintza aprobetxamenduak erostea, legez ezarritakoedozein prozedura erabilita, erreserbak egiteko, urbanizatzeko eta eraikitzeko, edo higiezinen zirkulazio juridikoan txertatzeko, salerosketa bidez, permuta bidez edo indarrean dagoen antolamenduan aurreikusitako beste edozein figura juridikoren bitartez.
Lurraldea antolatzeko eta hirigintza –orokorra eta garapenekoa- planifikatzeko lanabesak idaztea, lurzoru mota, kategoria eta azpikategoria orotan, Sozietatearen beraren ekimenez edo beste entitate batzuek edo Administrazio publiko batzuek enkargaturik.
Hirigintzaren plangintza gauzatzea, dela Sozietatearen beraren ekimenez dela beste entitate batzuek edo Administrazio publiko batzuek enkargaturik.
Jarduera urbanizagarria, bai lurzorua sustatzeko eta hiri-berrikuntza edo birmoldaketarako, bai hiriko azpiegitura lanak egiteko, zerbitzuez hornitzeko edo antolaketa planak gauzatzeko.
Eraikuntza mota oro sustatzea aurreko puntuetan aurreikusitako esparruetan, bai eta jarduketa horren ondoriozko obren eta zerbitzuen kudeaketa eta ustiapen posiblea.
Administrazio Publikoekin edo haiei lotutako edo haien mendeko erakundeekin hirigintza hitzarmenak egitea, bai eta lurzorua sustatzeari lotutako interes sozialen nahiz ekonomikoen erakunde pribatu ordezkariekin ere, lurzorua sustatzera bideratutako programak prestatu, gauzatu eta administratzeko, nagusiki etxebizitzetarako, eta batez ere, etxebizitza babesturako.
Administrazio Publikoekin eta haien erakundeekin lankidetzan aritzea eta laguntza teknikoa, juridikoa, ekonomikoa eta administratiboa ematea hainbat arlotan: hirigintzan, ingurumenean, etxebizitzan eta lurraldearen garapen iraunkorrean. Era berean, planifikazio eta kudeaketarako hirigintza lanabesak idaztea, gauzatzea, lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan esku-hartzea, hirigintza arloko ikuskatzea eta diziplina.
Nafarroako Lurralde Behatokia kudeatzea, eta Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluak edota enpresa honen gizarte xedeari lotutako gaia eztabaidatzeko, hartan parte hartzeko edo kontsultatzeko beste edozein organo orok enkargatutako txosten, ikerlan, azterlan eta proiektu guztiak prestatzea.
Tokiko, nazioko eta nazioarteko organismoekin, sozietateekin, elkarteekin eta sareekin parte-hartzea eta elkarlanean aritzea, Sozietatearen izaerari eta jarduerari lotutako gaiak haien helburu badira.
Azterlan mota oro prestatzea eta bere gizarte xedeari lotutako informazio, zabalkunde eta prestakuntza jarduerak egitea.
Interes publikoaren barnean badago, laguntza teknikoa eta zerbitzu teknikoak, ekonomikoak, industrialak, merkataritzakoak edo komisiokoak egitea, betiere hirugarrenentzako gizarte jarduerarekin lotuta badaude eta eskatzen badute.
Gizarte xedearen barneko jarduerak garatzen ahalko dira, osorik edo hein batean, akzioen titularitatearen bidez eta Sozietateetan, entitateetan, organismoetan edo elkarteetan parte-hartzearen bidez, bai publikoak bai pribatuak, xede antzekoa edo berdina badute.