NASURSA arlo askotan adituak diren profesionalez osatua dago eta denak lanean ari dira Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari behar den laguntza teknikoa emateko lurzoru publikoa lortu eta kudeatzeko prozesuetan, lurraldea antolatzeko lanabesen garapenean, hirigintza-araudi eta planen garapenean.
NASURSA, halaber, Nafarroako Toki Entitateekin ari da lankidetzan, bai eta Nafarroako Gobernuko gainerako Departamentuekin ere, Foru Komunitateko lurraldea erabiltzeko planak, programak eta proiektuak prestatzeko.
Nafarroako Gobernuak 1999ko martxoaren 29an hartutako erabakiak enpresa eratu eta, era berean, xedatzen du Administrazio Kontseilu batek administratu eta zuzenduko duela Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A., eta betiere, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilaria izanen da buru.
T 948 22 20 68 - F 948 22 00 13