
Lurralde Politikarako Gizarte Kontseilua (LPGK) aholkularitza eta parte-hartze organoa da, erakunde, gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetako eragileek Nafarroako lurraldea garatzeko jarraipenean eta bultzadan laguntzeko aukera izan dezaten, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 2. eta 27. artikuluetan aurreikusita dagoenarekin bat.
Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluak Nafarroako Lurralde Behatokiaren unitate teknikoaren laguntza izango du bere jarduerak garatzeko.
Hona hemen Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluaren egitura organikoa:
a) Osoko bilkura.
b) Batzorde iraunkorra.
c) Batzorde bereziak.
d) Kontseiluko burua.
e) Kontseiluko buruordea.
f) Idazkaria.
T 948 22 20 68 - F 948 22 00 13