Lurraldea Garatzeko Proiektuak
Irati-Aragoiko Garapen Sozio-ekonomikorako Plana
Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Nafarroako Lurralde Behatokiari enkargatu dio eremu honen Garapen Sozio-ekonomikorako Plan Estrategikoa prestatzea, hots, Irunberri, Ledea, Esa, Xabier eta Zangozako udalen arteko eremua da, Esako urtegia handitzeko lan hidraulikoak dakartzan jarduketak konpentsatzeko.
Garapen Planak helburu hauek bete beharko ditu:
- Natura eta kultura ondarea babestea.
- Ingurumena defendatzea, eta paisaia zaindu eta hobetzea.
- Ondarea eta bere zabalkundearen pedagogian prestakuntza programak ezartzea, nagusiki eskola-ikasleen artean.
- Bizi-kalitateari, kultur eta natur ondareari, eta landa inguruneko teknologia berriei lotutako azterlanak sustatzea.
- Natura, kultura eta paisaia azpiegiturak edo inguruko natura baliabideei lotutako ekipamenduak proiektatzea, bultzatzea eta, hala bada, azpiegitura haien eraikuntza eta mantentzea finantzatzea, bai eta betiko komunikazio bideak berreskuratu eta balioan jartzea ere.
- Landa inguruneko taldeei lotutako prestakuntza eta lan programak diseinatu eta gauzatzea.
- Gizarte ekonomia sustatzea.
Helburu horien artean garatuko diren proiektu zehatzetako bat ibai-parkea izanen da, 27 bat kilometrokoa, Irati eta Aragoi ibai bazterren artean.