Ir al contenido

Nasursa: Navarra de suelo residencial, S.A.
 

Hasi > Nafarroako Lurralde Behatokia > Lurraldea Garatzeko Proiektuak > Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoa
 

Lurraldea Garatzeko Proiektuak

Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoa

Nafarroako Gobernuak, 2006ko urtarrilaren 23an hartutako erabakiaren bidez, Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluari eman zion Nafarroako Pirinioak Garatzeko Plan Estrategiko bat prestatzeko enkargua, xede hauek betetzeko: Nafarroako Lurralde Estrategiako 7. eremuko entitateen beharrak atzeman eta asetzea, betiere Nafarroako Gobernuko Departamentuen eskumenekin bat.

Nafarroako Lurralde Behatokia Gizarte Kontseiluari laguntza emateko unitate teknikoa da, eta era berean, Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoa prestatzeaz arduratu da. Halaber, Plana idatzi eta prestatzeko lanak koordinatu ditu Departamentuekin, Toki Entitateekin eta Lurralde Eragileekin.

Lanaren metodologia sei fasetan banatu da:

  1. Diagnostikoa egiteko aldia. Zehazki, egoeraren diagnostikoa egin da eta barne hartzen ditu eremuak ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen egitura definitzeko funtsezkoak diren ardatz eta gai guztiak. Ondoren, DAFO azterketa egin da, eremuaren egoera zein den jakiteko beste eremu batzuen aldean.
  2. Helburuak, neurriak eta jarduketak aukeratzea. 2006ko urtarrilaren 23an, Gobernuak hartu zuen erabakian adierazitako sei ardatzak abiapuntu harturik, Toki Entitateen 460 proposamen eta iradokizunak sailkatu eta koordinatu dira, harik eta guztiak 51 neurritan eta 10 proiektu adierazgarritan elkartu arte.
  3. Parte-hartzea. Udal, Kontzeju, Ibarretako Junta eta Mankomunitateetako 39 ordezkari aritu dira. Arestian aipatutako helburuak, ardatzak eta neurriak lehenesteko balio izan zuen, betiere irizpide hauek kontuan hartuta: gizarte kohesioa, lehiakortasuna, ingurumenaren iraunkortasuna, lurralde oreka, azpiegituretan eta ezagutzan berdintasunez sartzea eta, azkenik, ondarea zentzuz kudeatzea.
  4. Agiriaren zirriborroa toki ordezkariei aurkeztu zitzaien, bai eta Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoaren Jarraipen Batzordeari ere, azter zezaten eta haien ekarpenak jasotzeko. (2006ko iraila)
  5. Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak bigarren zirriborroa onetsi du. (2006ko abendua)
  6. Gobernuak 2006ko abenduaren 11n hartutako erabakia Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoa abiarazteko.
Almadieros

Argibideak:

PEDP-Plan de Acción '07
Gaztelaniaz

1ª parte (PDF, 2.2 Mb)

2ª parte (PDF, 2.6 Mb)

3ª parte (PDF, 1.2 Mb)

 

 

 

Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoa.
(Gaztelaniaz. PDF, 1600 KB)

 

 

 

Declaración a favor de los territorios de montaña.

Conferencia de Presidentes Autonómicos. Enero 2007

(Gaztelaniaz. PDF, 29 KB)



 

T 948 22 20 68 - F 948 22 00 13

nasursa@nasursa.es

© NASURSA - Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.- Leire kalea, 20. Behea ezk. - 31002 - Iruña (Nafarroa)

Gobierno de Navarra