Ir al contenido

Nasursa: Navarra de suelo residencial, S.A.
 

Hasi > Nafarroako Lurralde Behatokia > Europako Proiektuak > GRISI
 

Europako Proiektuak

GRISI (Geomatic Regional Information Society Initiative)

GRISI, Interreg IIIC Sur, programaren helburu nagusia da internet erabili dadin sustatzea Europako erregioen arteko lankidetzan, eta era berean, Europako Batasunak hein batean finantzatutako proiektuen informazioaren geoerreferentziazioaren balio erantsia erakustea.

Datu espazialak eskuratu, gorde, tratatu eta zabaltzeari dagozkion kontu orotaz arduratzen da geomatika. Azkenaldi honetan, geomatikaren aplikazioak funtsekoak izan dira lurraldeen garapenak komunikatu eta sustatzeko e-ekonomian, e-gobernuan eta Europako Batasuneko kide berriak diren herrialdeekiko lankidetzan.

GRISI proiektua gauzatzeko, Europako lau erregio elkartu dira eta geomatikaren aplikazioa abiarazi nahi dute lurraldearen garapenean. Honatx erregioak: Midi Pyrénées (Frantzia), Nafarroa (Espainia), Abruzzos (Italia) eta Letonia.

 

 


Logotipo GRISI

 Logotipo INTERREG III C

 Proyecto financiado por la UE

 

Argibideak


 

T 948 22 20 68 - F 948 22 00 13

nasursa@nasursa.es

© NASURSA - Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.- Leire kalea, 20. Behea ezk. - 31002 - Iruña (Nafarroa)
FAQ | Enlaces

Gobierno de Navarra