Ir al contenido

Nasursa: Navarra de suelo residencial, S.A.
 

Hasi > Lurraldearen Antolamendua > Nafarroako Lurralde Estrategia > Jarraipena
 

Nafarroako Lurralde Estrategia

Jarraipena

Nafarroako Lurralde Estrategiak ezarritako adierazleak lurraldea aztertzeko.

1- Lehiakortasuna.
Neurtzen du -merkatu librearen baldintzetan- herrialdeak edo erregioak zein gradutan sustatzen duen errenta igotzea, eta zein gradutan, lana sortzea epe luzera.
2- Gizarte kohesioa.
Adierazleok lagungarri gertatzen dira lurralde homogeneoagoa sortzeko gizartearen ikuspegitik, herritarrak, oro har, gizartean hobeki txerta daitezen.
3- Polizentrismoa.
Hiri eta landa eremuko egitura orekatua garatzea da, bai eta espazioa era orekatuan garatzea ere.
4- Irisgarritasuna.
Azpiegituretan eta ezagutzan sarrera sustatuko bada, zerbitzu publiko aunitz geografikoki birbanatu behar dira.
5- Iraunkortasuna.
Egungo belaunaldiaren beharrei aurre egiteko gaitasuna neurtzea, etorkizuneko belaunaldien beharrak arriskuan jarri gabe.
6- Natura eta kultura ondarea zentzuz kudeatzea.
Kontserbazioa aztertzea, bioaniztasuna eta kultura-paisaiak iraunkortasunarekin bat erabiltzea, eta  historiari, estetikari eta ekologiari begira garrantzi berezia duten ondareak zaintzea.

Nafarroako Lurralde Behatokia arduratzen da adierazle horien jarraipena egiteaz.


 

T 948 22 20 68 - F 948 22 00 13

nasursa@nasursa.es

© NASURSA - Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.- Leire kalea, 20. Behea ezk. - 31002 - Iruña (Nafarroa)

Gobierno de Navarra