Ir al contenido

Nasursa: Navarra de suelo residencial, S.A.
 

Hasi > Lurraldearen Antolamendua > Nafarroako Lurralde Estrategia
 

Nafarroako Lurralde Estrategia

 

2001etik 2005era, eta NASURSAk teknikoki zuzendurik, Nafarroako Lurralde Estrategia idatzi zen (NLE), hots, ekimen aitzindari eta berritzailea, eta Nafarroako lurraldean aplikatu nahi ditu Europako Lurralde Estrategiak espazioa garatzeko dakartzan oinarriak. NLEren bidez, lortu da Nafarroarako gure komunitatea era koordinatuan eta orekatuan garatzeko proposamena egitea, epe luzerako ikuspegiarekin egin ere, huraxe nola gauzatzen den jarraitzeko mekanismoak eta guzti.

Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzarako Zuzendaritza Nagusiak sustatutako lanabesa da Nafarroako Lurralde Estrategia, Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.-NASURSA- sozietate publikoak koordinatua.  “Navarra XXI” deritzon enpresen elkarteak egin du NLE. Honatx nor diren kide elkarte horretan: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera, Centro de Estudios Económicos Tomillo, S.L., Eide Consultores, S.L., Ecotec Research & Consulting, L.T.D. eta Basartea S.L.

Logo ETN

 

T 948 22 20 68 - F 948 22 00 13

nasursa@nasursa.es

© NASURSA - Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.- Leire kalea, 20. Behea ezk. - 31002 - Iruña (Nafarroa)

Gobierno de Navarra