Ir al contenido

Nasursa: Navarra de suelo residencial, S.A.
 

Hasi > Lurraldearen Antolamendua > Aurkezpena
 

Aurkezpena

 

Lurraldearen antolamendua etengabe ari da bilakatzen eta erantzuna ematen dio etengabeko aldaketan ari den gizarteari. Hori dela eta, erkidego osoa barne hartzen duen prozesu dinamikoa da, lurralde iraunkorra, lehiakorra eta sozialki kohesionatua lortzera bideratua.

Europako Batasuneko Ingurumen arloko ministroen bileran erabaki bezala (Alemaniako Dresden hirian, 1994ko uztailean), “garapen iraunkorra lortzeko oinarrizko lanabesa da lurralde antolamendua”. NASURSAn pentsatzen dugu lurraldea funtsezkoa dela Nafarroa garatzeko eta lanabes baliagarri horrek bateragarri egin behar du ekonomiaren sustapena, bizi-kalitatearekin, iraunkortasun irizpideekin eta ingurumenaren babesarekin.

Lurraldea antolatzeko politikak plan eta programa sektorial batzuei erantzuten die, eta aplikatzen dira bai udal bai erregio mailan, eta helburu estrategikoak, garapenekoak eta lurralde kohesiokoak dituzte.

Nafarroan, lurraldearen antolamendua egituratuta dago lurraldea antolatzeko lanabesen sistema bati jarraiki, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa. Legeak Nafarroako Lurralde Estrategia du oinarri (NLE), Nafarroako Parlamentuak 2005eko ekainean onetsia. Bere jarraipena egiten da Nafarroako Lurraldea Antolatzeko Planen bitartez eta, etorkizunari begira, Lurralde Ekintzako Plan Zuzentzaileen bitartez.


 

T 948 22 20 68 - F 948 22 00 13

nasursa@nasursa.es

© NASURSA - Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.- Leire kalea, 20. Behea ezk. - 31002 - Iruña (Nafarroa)

Gobierno de Navarra