Ir al contenido

Nasursa: Navarra de suelo residencial, S.A.
 

Hasi > Eskualdeetako Bulego Sarea > Aurkezpena
 

Aurkezpena

 

Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A. enpresak aholkularitza teknikoa eta profesionala ematen die herritar eta Toki Entitate guztiei, halaxe eskatzen badute, planeamenduari, hirigintza-kudeaketari, etxebizitzetarako lurzoruari eta etxebizitzak zaharberritzeari lotutako gaietan.

Zerbitzu horiek guztiak kalitatez, hurbiltasunez eta eraginkortasunez emateko, Eskualdeetako Bulego Sarea abiarazi da Etxebizitzan eta Hirigintzan Aholkularitza Teknikoa emateko asmoz. Sarea baliatzen da Burlata, Lizarra, Iruña, Sakana, Tafalla eta Tuterako Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoek eta Hirigintzarako Laguntza Zerbitzuek dituzten esperientziez; era berean, Sareak bere laguntza eskaintzen die oraindik horrelako zerbitzua ez zuten lurraldeei, betiere hirigintzan eta etxebizitzan. Horrela, Foru Komunitateko lurralde guztia hartzen du.

Nasursako Eskualde Sareak, guztira, bost bulego eragile ditu, guztiak ere Pirinioetako eta Baztan-Bidasoako eskualdeetan kokatutakoak. Zehazki, bulegoak herriotan zabaldu dira: Agoitzen, Ariben ordezkaritza bat ere baduena, Zangozan, Nabaskozen ere bulego bat ere baduena, eta Donezteben.

 

Toki Entitateentzako Zerbitzuak

Eskualde Sareari atxikitzen diren Toki Entitateek aholkularitza orokorreko zerbitzua jasoko dute bai hirigintzan bai etxebizitzan. Nasursako talde teknikoek hainbat gai zehatzetan emanen diete aholkularitza Toki Entitateei: obrei eta toki inbertsioei buruzko espedienteen eta prozeduren izapidetzan, edonolako hirigintza-txostenen idazketan eta, oro har, Toki Entitateari bere hirigintza kudeatzen lagunduko dio.

 

Herritarrentzako Zerbitzuak

Etxebizitza kontuetan, herritar interesatuek etxebizitzak zaharberritzeko laguntzei, dirulaguntza eta pizgarriei buruzko argibidea jasotzeko aukera izanen dute eta, era berean, bizigarritasun zedulak berritzeko espedienteak izapidetuko dituzte. Beste alde batetik, elementu komunei buruzko obren inguruko aholkularitza emanen zaie bai jabeei bai jabe-erkidegoei.

Hirigintza kontuei dagokienez, herritarrek argibidea eskatzeko aukera izanen dute bai planeamenduaz, bai eraikuntzako kudeaketaz eta esku-hartzeaz, bai lurzoruaren erabileraz. Era berean, Toki Entitateen bitartez, herritarrek egindako hirigintza-kontsultei buruzko txostenak eginen dira.


 

T 948 22 20 68 - F 948 22 00 13

nasursa@nasursa.es

© NASURSA - Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.- Leire kalea, 20. Behea ezk. - 31002 - Iruña (Nafarroa)

Gobierno de Navarra