Hirigintza Zerbitzua
Nasursa Sareko bulegoek eskaintzen duten zerbitzua Toki Entitate interesatuei zuzenduta dago, Sareari atxikitzeko hitzarmen bat sinatzen badute.
Zerbitzuaren barrenean toki entitate atxikiari aholkularitza emanen zaio planifikazio orokorreko eta planifikazioa garatzeko gaietan, lurzoruaren eraikuntzaren eta erabileraren kudeaketan eta esku-hartzean eta, era berean, arlo honi lotutako beste kontu batzuetan:
- Udaleko obra proiektuen idazketa, jarraimendua eta obra zuzendaritza.
- Tokiko obren eta inbertsioen inguruko aholkularitza.
- Balioeste txostenen inguruko aholkularitza.
- Jabari publikoko finketako mugaketen inguruko aholkularitza.
- Lurrak eta eraikin publikoak eta pribatuak balioestea.
- Lur publikoak eta pribatuak neurtzea.
- Justiprezioak hirigintza desjabetzetan lortzea.
- Oro har, ondasunak eskuratzeko espedienteak egitea eta, bereziki, udalaren lurzoru ondarea osatzen duten ondasunenak.
- Lurzoruaren inguruko aholkularitza, jarraimendua eta elkarlana toki entitateekin.
Argibideak, jarri harremanetan tokian tokiko eskualde bulegoarekin: