Nasursa Sareko bulegoak bizigarritasun zedulak emateko eta berritzeko txostenak egiteaz eta idazteaz arduratzen dira bai eginak dauden etxebizitzetarako bai berrietarako.
Zer dira bizigarritasun zedulak?
Bizigarritasun zedulak agiriak dira eta ziurtatzen dute etxebizitza batek bete egiten dituela Nafarroako Gobernuak eskatzen dituen gutxienezko baldintzak. Agiriok derrigorrezkoak dira hala etxebizitza berrietarako nola jadanik eraikita dauden haietarako.
Zer prozedura dago bizigarritasun zedula lortzeko?
Behin Zaharberritze Bulegoan agiri guztiak aurkeztuta, bai eta bizigarritasun zedula ere, bulegoko teknikari batek obra/etxebizitza bisitatu eta dagokion txostena eginen du.
Zaharberritze Bulegoak Nafarroako Gobernura helaraziko ditu eskaera eta txostena, Gobernuak bizigarritasun zedula eman, eskatu edo ukatu dezan.
Zer agiri aurkeztu behar ditut Zaharberritze Bulegoan, zedula lortzeko?
Bizigarritasun zedularen eskabidea
(ES, PDF 252 KB)
Bizigarritasunaren Zinpeko Adierazpena
(ES, PDF 16 KB)
T 948 22 20 68 - F 948 22 00 13