Ir al contenido

Nasursa: Navarra de suelo residencial, S.A.
 

Hasi > Eskualdeetako Bulego Sarea > Etxebizitza Zerbitzua > Zaharberritzea
 

Zaharberritzea

 

Urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuak eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko betebeharrak eta baldintzak ezartzen ditu. Nafarroako Gobernuak, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bidez, banatzen dituen laguntzen gaineko argibidea emateaz eta laguntzak izapidetzeaz arduratzen dira Nasursa Sareko bulegoak.

Zer da zaharberritzea?

Zaharberritzeak higiezinak egokitzeko lanak hartzen ditu, bai eta etxebizitza partikularrak eta eraikinen elementu komunak konpontzeko eta hobetzeko egiten diren lanak ere. Etxebizitzak bizileku ohiko eta iraunkorretarako izan behar dira eta hiru hilabete iragan baino lehen okupatu behar dira.

Zer baldintza bete behar ditu etxebizitzak edota eraikinak laguntzak jasotzeko?

  • Eraikinak 12 urte baino gehiago izatea.
  • Eraikina ez da barrenetik guztiz hustu behar. Forjatu horizontalen % 40ri eutsi behar dio, salbuespenak salbuespen.
  • Obrak ez daitezela izan etxebizitza berria sortzeko, ezta dagoena handitzeko ere; baldin eta azalera erabilgarri osoa, 90 metro karratu edo 120 metro karratu familia ugaritsuentzako baino, gainditzen ez bada.
  • Eraikinaren azalera erabilgarri osoaren % 50, gutxienez, etxebizitzarako baliatzea, (beheko solairua eta sestrapeko azalerak aparte utzita).
  • Udalaren obra lizentzia lortzea behin betiko kalifikazioaren aurretik.
  • Behin zaharberrituta, etxebizitzek bizigarritasun baldintza egokiak izatea, eta etxebizitza hartzen duen eraikinak behar bezalako baldintzak izatea segurtasunari, funtzionaltasunari eta instalazioari dagokienez.
  • Obraren aurrekontu babesgarria gutxienez 4.000 euro izatea etxebizitza bakoitzeko (2.000 euro, minusbaliatuentzako etxebizitzak moldatzeko obretan) eta gehienez 1.519,37 euro izatea etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko, eta 607,75 euro, eranskin eta beste lokal batzuen metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

Etxebizitzetako akabera pribatiboen obrak (lurzoruak, paretak, sabaiak, barneko zurgintza lanak, pintura, altzariak, osagarriak, etab.) ez dira diruz lagunduko, ondoko kasuotan izan ezik: obra horiek etxebizitza egokitzeko obrak egiteko ezinbestekoak direnean eta/edo bizigarritasun baldintzak betetzekoak.

Zer prozedura dago zaharberritzeko laguntzak izapidetzeko?

Zer agiri aurkeztu behar ditut obrak hasi baino lehen, laguntzak eskatzeko?

  • 1. Titularraren NANaren fotokopia.
  • 2. Etxebizitzako edo eraikineko titularitatearen erregistro ohar soila (Jabetza Erregistroa).
  • 3. azken errenta-aitorpenaren fotokopia.
  • 4. Eraikinaren argazkia (fatxadak eta berritu beharreko eremuak).
  • 5. Egin beharreko obrak idatziz deskribatzea.
  • 6. Egungo etxebizitzaren eta erreformatuaren banaketaren plano-krokisa.
  • 7. Aurrekontua atalkatua: neurketak eta prezioak.
  • 8. Etxebizitzaren kokapen-planoa.
  • 9. Proiektu teknikoa, behar denean (zerrenda honetako 5., 6., 7. eta 8. puntuen ordez).
  • 10. Obren lizentzia eskaera. (Udala)
  • 11. Katastro-ziurtagiria, lurzati-zenbakiarekin eta antzinatasunarekin. (Udala)

Auzokide-erkidego batek proposatutako obrak badira, agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

  • Jabe-erkidegoen akordioa, zer ordezkari izendatu duten eta partaidetza-portzentajea zehaztuta.
  • Jabe-erkidegoaren IFK.

 

T 948 22 20 68 - F 948 22 00 13

nasursa@nasursa.es

© NASURSA - Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.- Leire kalea, 20. Behea ezk. - 31002 - Iruña (Nafarroa)

Gobierno de Navarra